Larunbat goizean, abuztuak 19, Udaleko garbiketa zerbitzuek erabiltzen duten eskobatzeko makinak hautsi egin zuen argazkiko zurezko zubia, gainetik pasatzerakoan. Zorionez, kalte materialak baizik ez ziren izan.
Zubiko zurezko xaflak joan den astean berritu zituen Udalak, aurrekoak hondatuta zeudelako. Xafla berriak material sintetiko batez eginak dira eta Udalak erabili izan ditu lehenago ere; esate baterako, Goiko Kaleko igogailura iristeko orain dela urte batzuk egin zen pasabidean. Xafla horiek oso egokiak dira oinezkoek pasatu behar duten zubietan jartzeko; baina ez eskobatzeko makina bezalako tresna pisutsu baten kargari eusteko (4.500 kg).
Berehala konponduko da
Asteburuan itxita egon da zubia; baina Udala hasita dago dagoeneko berriro konpontzen. Gaur-biharretan berriro irekita egongo da zubia.
Barkatu sortutako eragozpenak.