Muntoko pasealekuan, autopista ondoan, bi zubi daude zurezkoak: bat, nagusia, oinezkoentzat; eta bestea, bidegorrikoa, bizikletentzat. Bi zubi horiek oso hondatuta zeuden eta Udalak konpondu egin ditu egun hauetan.
Hondatuen zegoena oinezkoentzako zubi zabala zen, eta hori erabat berritu du Udalak, zurezko xafla guztiak aldatuta. Bidegorriko zubian, berriz, hondatuta zeuden xaflak aldatu ditu Udalak eta, beraz, txukun geratu da orain.
Lan horiek udal brigadak egin ditu eta, beraz, kostua materialaren erosketarena izan da: guztira, 2.700 euro.