Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko da

Danbolin Musika Eskolan 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

  • Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • Instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

JARDUERAK

Abesbatza, tronboia, tuba eta harpa.

MATRIKULATZEKO EPEA

Irailaren 1etik 6ra bitartean.