Musika eskolan izena emateko epea zabalik

 

2014-15 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago Danbolin Musika Eskolan uztailak 2 arte. Berriz ere, irailak 1etik 9ra bitartean izena emateko epea zabalik izango da.

 

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:

 

– 1. maila; tailerra 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).

– 2. maila; musika mintzaira; prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– 2. maila; euskal dantza eta musika tresnak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

– 3. maila; ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.

– 3. maila; euskal dantza eta musika tresnak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

– Aktibitateak; korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.

 

– Instrumentu berriak; biola, tronboia, tuba eta harpa.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegiak, prezioak…) musika eskolako telefonora deitu, 943 833 727, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.