Musika Eskolan matrikulatzeko epea amaitzear

Hilaren 7a izango da Danbolin Musika Eskolan izena emateko azken eguna.

Ekainaren 21an hasi zen martxan Danbolin Musika Eskolan izena emateko aukera, eta asteazken honetan amaituko da.

Lau urtetik gorakoei zuzendutako eskaintza zabala topa daiteke bertan, eta betiko instrumentuez gain, aurten: tronboia, tuba eta biola ere ikasteko aukera izango da.

Helbidea: Iturbide kalea, 18.

Telefonoa: 943 833 727.

Ordutegia: 10:00-14:00.