Musika Eskolaren ekitaldiak izango dira maiatzaren bukaeran

Orioko Danbolin Musika Eskolak parte hartuko du Donostiako Trikitixa eta pandero topaketan eta, horrez gain, gitarra emanaldi bat antolatu du herriko jubilatuentzat.

TRIKITIXA ETA PANDERO TOPAKETA

Olatu Talka jaialdiaren barruan, Trikitixa eta pandero topaketa izango da Donostian, maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Errege Katolikoak kalean. 18:00etan kalejirak izango dira eta 19:00etan emanaldia.

Ekitaldian Danbolin Musika Eskolatik 17 ikasleek parte hartuko dute.

GITARRA EMANALDIA

Danbolin Musika Eskolako gitarra taldeak emanaldia eskainiko du Zaharren Babeslekuan, maiatzaren 27an, astelehenarekin, 19:45ean.