Musika eskolaren Santa Zeziliako ekitaldiak

Azaroaren 22an, asteartearekin, Santa Zezilia eguna izango da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 21ean, astelehenarekin:

  • 17:00etan, musika eskolan hasi eta herriko kaleetan barrena, kalejira bat egingo dute. Bertan parte hartuko dute instrumentuko ikasleek eta dantzariek.
  • 19:00etan, kultur etxean hasiko den kontzertuan, berriz, instrumentu ugari entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute.

Kontzertua amaitu ondoren, diplomak banatuko zaizkie 2015-16 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei.