MUSIKA ESKOLEN ARTEKO HARI TOPAKETA

IGANDE HONETAN OSPATUKO DA DONOSTIAN

Igande honetan, maiatzak 29, Musika Eskolen arteko Hari Topaketa ospatuko da Donostian. Hainbat herritako Musika Eskolek parte hartuko dute eta Orioko bibolin eta biolontxeloko ikasleak ere han izango dira.

Ehun musikari baino gehiago elkartuko dira, beraz ikuskizun polita izango da.

Kontzertua 12:30etan izango da Zuloaga plazan.