Iturbide kalea Trafikoari itxita izango da ostegunean
Datorren ostegunean maiatzak 26an Iturbide kalean Iberdrolakoek transformadore berri bat sartu behar dutenez trafikoarekiko honako aldaketak izango ditugu:
- Iturbide kalea 4-11 zenbakia duen inguruan trafikoa bi norabidetan itxi egingo da.
- Nagusia Antxiola eta San Martin ingurukoek Herrira joateko N-634 errepidera jaitsi beharko dute eta era berean aipatutako kaleetara joateko Txanka bidetik San Martin bidea hartu beharko da.
- Eguna: maiatzak 26a
- Ordua: 08:00etatik amaitu arte.
Barkatu eragozpenak.