Musikaldia 2013

 

Apirilak 27 larunbatean, Oñatin, “Musikaldia” ospatuko da.

Bertan, musika eskola desberdinetako, instrumentua eta dantzako ikasleek eta irakasleek parte hartuko dute.

Orioko Danbolin Musika Eskolatik 48 ikasle joango dira irakasleekin batera. Esku-soinua, txistua, pianoa eta gitarra joko dituzte eta dantza talde batek ere parte hartuko du.

Egitaraua ondorengoa izango da:

  • 10:30etan, aurkezpen ekitaldia izango da.
  • 11:00etan, musika eskoletako emanaldiak, zazpi eszenatokietan izango dira eta eguerdian zehar kalejirak herriko kaleetan zehar.
  • 14:00etan, Foruen Enparantzan, gorputz-perkusioa izango da, partehartzaile guztiei irekia.
  • 15:30etan, musika eskoletako emanaldiak eta kalejirak, berriz ere.
  • 18:15etan, Foruen Enparantzan, dantza koreografiak dantzatuko dira, partehartzaile guztiei irekia.
  • 18:30etan, Foruen Enparantzan, Obaneuke taldearekin erromeria.