Orioko Udalak antolatuta, dokumental baten proiekzioa izango da ekainaren 6an Salatxo aretoan, 19:00etan hasita.
Dokumentalak Alex Txikonek eta lagun talde batek Groenlandiara egindako bidaia-abenturaren kontakizuna egiten du. Gariza produkzioak enpresako Lara Izagirrek zuzendu du eta berea da gidoia ere.
Musika oriotar batek egina da: Joseba Britena.
Dokumentalak lehen saria irabazi zuen aurtengo BCN Sports Films Festival jaialdian, abentura-filmen atalean.