Azken urteotan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko egiten ari den lanketaren barruan, bi talde osatu nahi ditu Orioko Ahalduntze Eskolak: bat nokaren oinarriak ikasi nahi dituztenentzat, eta bestea, praktikatu nahi dutenentzat. Bi taldeetako saioak otsailean eta martxoan izango dira. Izen-ematea urtarrilaren bukaerarako egitea komeni da, taldeak antolatu ahal izateko.
Nokaren oinarriak ikasteko
Nokaz hitz egiten ikasteko pausoa eman nahi dutenentzat, eskola praktikoak emango dituzte Salatxo aretoan otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Saio dinamikoak izango dira, ikasitakoa praktikan jartzera bideratuak.
Taldea antolatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da parte-hartzaileen gutxieneko kopurua biltzea. Parte-hartzaileek 20 euroko ekarpena egingo dute, eta AEK arduratuko da saioak bideratzeaz.
Noka praktikatzeko taldea
Nokaren oinarria jakin arren, norekin praktikatu ez dutenentzat, berriz, beste talde bat osatuko da, mingaina askatzeko ariketak eta jolasak egiteko. Talde honetan izena ematen dutenek nokaren oinarrien errepaso txiki bat egingo dute otsailaren 23an, asteazkenarekin, 17:30etik 19:30era, eta, ondoren, martxoaren 2an, 9an eta 16an, asteazkenarekin baita ere, praktika-saioak egingo dituzte 18:00etatik aurrera.
Talde batean zein bestean izena emateko, formulario hau bete behar da:
Informazio gehiago eskuratzeko, jo Orioko Ahalduntze Eskolara:
- 623 178 553, telefonoz edo whatsapp bidez
- ahalduntzeeskola@orio.eus
- Kultur etxeko bulegoa, 1. solariuan