Oa kaleko ur-hodiak aldatzeko obra hasiko da astelehenean

Urriaren 26an, astelehenarekin, hasiko dira Oa kaleko ur-hodiak aldatzeko lanak. Ur-hodi zaharrak kendu eta berriak jarriko ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Hodi zaharrak fibrozementuzkoak eta galbanizatuak dira eta, horien ordez, fundiziozkoak eta polietilenozkoak jarriko dituzte.

Barkatu eragozpenak.