Obrak hasiko dira astelehenean Bentako bidean

Bentako bidean, Orio eta Igeldo artean, obrak egin behar dira, luiziekin sortutako hainbat arazo konpontzeko.

Lanak ekainaren 25ean hasiko dira, astelehenarekin.

Bide ertzeko ezpondak berreraiki behar dira eta, gutxi gorabehera, lanek bost aste irautea aurreikusten du Udaleko bulego teknikoak.

Bidean ez da zirkulazioa moztuko; baina herritarrak abisatu nahi ditu Udalak, sor litezkeen eragozpenen jakitun egoteko