Kontzertua 13:00etan izango da Orioko elizan.
Aurrena Salatxo abesbatzak bost pieza kantatuko ditu, sarrera gisa, eta, segidan, Lartaunek beste sei kantu abestuko ditu.
Lartaun abesbatza
Lartaun abesbatza Jon Oñatibiak sortu zuen, 1964an eta ibilbide oparoa egin zuen, bereziki 70eko hamarkadan. Oñatibia hil ondoren, taldeak zenbait zuzendari izan ditu eta, gaur egun, Maddalen Dorronsorok zuzentzen du.
Maddalen Dorronsorok Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan ikasi zuen biola eta kantua. Abesbatza ugaritan abestu du eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Abesbatza Zuzendaritza ikastaroak egin ditu maisu handiekin. Gipuzkoako zenbait abesbatza zuzendu ditu, eta 2009an heldu zion Lartaun abesbatzaren zuzendari-lanari. 2005az geroztik Landarbaso abesbatzan abesten du. Nazioarteko Lehiaketa ugaritan parte hartu eta sari garrantzitsuak lortu ditu. Gaur egun ahots teknikako arduraduna da Landarbason. Horrez gain, 10 urtetik gorako esperientzia dauka haur eta gazte abesbatzekin, eta, 2016az geroztik, Landarbasoko Dizdizka abesbatzaren eta Kontari haur abesbatzaren zuzendaria da.
PROGRAMA
Hau izango da kontzertuaren programa:
SALATXO ABESBATZA
Lili polit bat
Pablo Sorozabal
Zure boza
Xabier Sarasola
Izar ederrak
Josu Elberdin
Septième parole
Charles Gounod
Aritz adarrean
Julen Ezkurra
Zuz: Igor Arroyo
LARTAUN ABESBATZA
Zeruko dama
Letoniako herri-kanta. Moldaketa.: Xabier eta Maddalen Dorronsoro
Poeta horiek
Xabier Lete. Moldaketa.: Josu Elberdin
Hego haizea
M.M. Azpiazu
Blonda xarmanta
Xabier Sarasola
Te quiero
Liliana Cangliano. Testua: Mario Benedetti
Goodnight Sweetheart
Robert Sund
Zuz: Maddalen Dorronsoro