Olatu Talka 2013: Oria ibaia Usurbilen garbitzeko deialdia

Datorren asteburuan, larunbatean, Oria ibaiaren garbiketa egingo da Santueneako zubian, Usurbilen.

Ekimen hau Donostia 2016 egitasmoa sustatzeko sortutako Olatu talka programaren urteroko egitarauaren barruan kokatzen da. Olatu Talka orain dela lau urte sortu zen, eta aurtengo edizioan ekintzak Zubietara ekarriko dira; hori dela-eta, datorren asteburuan hainbat ekintza antolatu dira han. Besteak beste, larunbateko Oria ibaiaren garbiketa eta igandeko Ziklobia. Ziklobiarekin, Zubieta eta Ibaeta (Donostia) arteko errepidea motordunei itxi eta oinezko, bizikleta eta motorrik gabeko ibilgailuek soilik erabili ahal izango dute. Helburua hirien dinamizazioa handitzea eta hiri osasungarriagoak lortzea da.

Larunbatean goizeko 11etatik aurrera Santueneko zubian hasiko da Oria ibaiaren garbiketa. Ondoren, hamaiketakoa eta bertsolariak izango dira 13:30etik aurrera.

Orioko Udalak herritarrak eta herriko eragileak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera!

Informazio gehiago ibai garbiketari buruz

http://olatutalka.eu/eu/parte-hartu/oria-ibai-garbiketa/

Egitarau osoa:

http://olatutalka.eu/wp-content/uploads/2013/05/Eskuprograma.pdf