Azken bi urteetan gora egin du edukiontzi horietan botatzen diren hondakin ez egokien kopuruak eta, hori dela eta, Udal Elkarteak kanpaina abiatu du, herritarrei hobeto birziklatzea eskatzeko.
Datozen hilabeteetan, arreta berezia jarriko du Udal Elkarteak ontzi arinentzako edukiontzietan, edukiontzi horietan. 2018an Hondakinak Biltzeko Zerbitzua ezarri zenetik, ondo sailkatutako hondakinen ehunekoa 20 puntu baino gehiago igo da eskualdean. Bilakaera positiboa da eta herritar gehienen jarrera eredugarria bada ere, hobetzen jarraitzeko ezinbestekoa da hondakinak egoki sailkatzea; bereziki, ontzi arinak.
Zer utzi daiteke edukiontzi horietan?
- Plastikozko botilak: ura, edari freskagarriak, olioa…
- Plastikozko ontziak: garbikariak, kosmetika gaiak (gel, xanpu, hidratatzaile…).
- Plastikozko ontzi txikiak: jogurt-poteak eta antzekoak.
- Edari-brikak: esnea, zukuak, ardoa…
- Plastikozko poltsa, zorro edo bildukiak.
- Metalezko ontziak: edari eta kontserbak , aerosolak, metalezko tapak…
Zer ezin daiteke utzi edukiontzi horietan?
- Kartoizko estalkiak.
- Beirazko botilak eta ontziak.
- Kartoizko arrautzontziak.
- Plastikozko jostailuak
- Tresna elektriko txikiak
- Biberoiak
- Gomazko eskularruak
- Garbitasun tresnak (orrazia, hortz eskuilak…)
- Sukaldeko tresnak (zartaginak, kazolak, eta abar)
- Frutarentzako plastikozko kaxak
- Plastikozko aulki eta mahaiak
- Bustinezko potoak
- Film-a
- Edari-janariak eramateko paperezko ontziak
Azkenaldian, asko ugaritu dira pixoihalak, musukoak eta gomazko eskularruak edukiontzi horietan. Eta Udal Elkarteak dei egiten die herritar guztiei, arduraz jokatu eta birziklatu ezin diren hondakinok errefusarentzako edukiontzi grisetan utzi ditzaten.
Udal Elkarteak jarraipen berezia egingo die hondakin ez egoki kopuru handienak dituzten guneei, eta, horrez gain, informazio-euskarriak jarriko ditu gainerako edukiontzietan, zer non utzi behar den gogorarazteko.