Oraindik badaude sarrerak salgai Kalakan taldearen ekainaren 13ko kontzerturako

Orioko Udalak antolatuta, Kalakan taldearen kantaldia izango da Orioko kanpinean ekainaren 13an, ostiralarekin, 22:00etan hasita.

Sarrerak salgai kanpinean eta turismo bulegoan

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, 5 eurotan, kanpinean bertan edo turismo bulegoan.

Kantaldia apirilaren 26an egitekoa zen; baina atzeratu egin behar izan zen eguraldi txarragatik.

Kalakan talde ezaguna bihurtu da azken aldian eta emanaldi ugari eskaini ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Iparraldeko hiru musikarik osatzen dute eta, nagusiki, perkusioa eta ahotsa baliatzen dute beren emanaldian.