Organo eta baritono kontzertua izango da ostiralean Orioko elizan

Ostiralean, azaroak 13, organo-kontzertua emango dute Bariko San Nikolas elizan Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Fernando Gonzalo organo-jotzaileak, 20:00etan hasita. Parrokiak eta Udalak antolatu dute kontzertua.

Jose Javier Etxeberria baritonoa

Donostian jaio zen eta hango Musika Eskolan egin zituen kantu-ikasketak, gai horretako irakasle-titulua eskuratuz. Baionako Musika Eskolan sakondu zuen arlo bereko trebetasunetan.

Donostiako Orfeoiko kide egin zen 1975ean. Andra Mari Abesbatza eta Easo Koruko kide ere izana da, guztietan bakarlari moduan abestuz. Easo Koruaren musika eskolan kantu irakasle izana, probintziako hainbat korutako kideei aho-teknikak irakasten ere jardun zuen zenbait urtez. RTVEko Koruko kide izatera iritsi zen, plaza oposizioz lortuta.

“Lied” emanaldiak eskaini ditu azkenaldian, eta hainbat opera eta zarzueletan bakarlari gisa abestu izan du. Baditu “lied” eta Donostiako kantuz grabatutako CDak ere.

Fernando Gonzalo organo-jotzailea

Donostian jaio zen eta Valentziako unibertsitatean eskuratu zuen Zientzia Kimikoetako lizentziatura eta pianoan goi-mailako titulua, hango Musika Eskolan. Donostiara itzulita, organoko goi-mailako titulua lortu zuen, eta baita klabezinean maila profesionalekoa ere.

Espainian, Frantzian, Italian, Suitzan, Polonian, AEBn eta Kolonbian eman izan ditu organo-kontzertuak. Jarduera pedagogiko handia betetzen du Bigarren Hezkuntzako ikasleei organoen eraikuntzari eta historiari buruzko adierazpen didaktikoak eginez. Dozenatik gora musika-lan eginak ditu organorako nahiz organoa eta beste instrumentu batzuetarako.

PROGRAMA

Ave Maria………………………………….Jose M. Usandizaga 1887-1915

Ave Maria………………………………………..Tomas Garbizu 1901-1989

Martxa (organoa)……………………….Alexandre Guilmant 1837-1911

Haurtxo Txikia………………………………………………………….Herrikoia

Haurtxoa sehaskan………………………Gabriel de Olaizola 1891-1973

Scherzo (organoa)………………………Marco Enrico Bossi 1861-1925

Umezurtza………………………………………….Jose Olaizola 1883-1969

Fantasía (organoa)…………………Jose Maria Usandizaga 1887-1915

Hil da txoria………………………………………..Jose Olaizola 1883-1969

Sierra de Aitzgorri (organoa)…………………Fernando Gonzalo 1942-

Itxasokoa………………………………………Antonio Gonzalo 1910-1987

Nostalgia………………………………………Antonio Gonzalo 1910-1987

Ume eder bat…………………………………………………………….Herrikoia