Organo eta soka kontzertua izango da ostiralean elizan

Datorren ostiralean, apirilak 4, organo eta soka kontzertua izango da elizan, 20:00etan hasita.

Parrokiak eta Orioko Udalak antolatu dute kontzertua, elkar lanean eta sarrera doan izango da.

Hauek izango dira musikariak:

Organoa: Loreto Aramendi

I. biolina: Pedro Miguel Aginaga

II. biolina: Andrea Berbois

Biola: Sara Ugalde

Biolontxeloa: Itziar Lertxundi