Datorren larunbatean, irailaren 5ean Nazioarteko Organo jaialdiak antolatuta V. Flysch programaren barruan kontzertua izango da Orioko San Nikolas elizan arratsaldeko 20:00etan.
Lucie Záková eta Carlos Arturo Guerra musikariek joko dute organoa lau esku eta lau hanketara.
Oriokoa lehenengo kontzertua izango da, V. Flysch jaialdiak ondoren Deba, Getaria, Zumaia eta Mutrikun antolatuko ditu beste kontzertu batzuk.