‘Orio 2030’ parte-hartze prozesuaren bigarren saioa kultur etxean

Otsailaren 24an izango da ‘Orio 2030’ parte-hartze prozesuaren bigarren saioa. Kultur etxeko areto nagusian egingo da, 20:00etan hasita.

 

Joan den asteartean egin zen lehenbiziko saioa eta 60 bat lagunek parte hartu zuten, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapena prestatu duen talde teknikoaren azalpenak entzuten eta galderak eta ekarpenak egiten.

Eremuz eremu

Lehen saioan aurrerapenaren azalpen orokorra egin zuen talde teknikoak eta bigarren honetan, berriz, eremuz eremu azalduko dituzte planteatzen diren interbentzioak: zer planteatzen den Dikerako, zer Palotetarako, zer Mutiozabal ingururako, zer pilotalekurako…

Herritarrei bertara azaltzeko deia egin nahi die Udalak, garrantzizkoa baita herritarren parte-hartzea hirigintza alorreko erabakiak hartzerakoan.