‘Orio loretan’ sariketa

Udalak saritu egingo ditu balkoirik apainenak

Udaleko Merkataritza eta Turismo batzordeak Orio loretan izeneko sariketa jarri du martxan. Aurreneko aldia da sariketa hau antolatzen dela.

Sariketaren oinarriak hauek dira

Helburua

Landarez eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira

Sariak

Sei sari banatuko dira:

Lehen eremua: Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota.

  • 175 euro eta landare bat.
  • 75 euro eta landare bat.

Bigarren eremua: Alde zaharra.

  • 175 euro eta landare bat.
  • 75 euro eta landare bat.

Hirugarren eremua: Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua

  • 175 euro eta landare bat.
  • 75 euro eta landare bat.

Izen-ematea

Parte hartzeko, izena eman behar da, eta izena emateko epea ekainaren 20an bukatuko da.

Izena emateko tokia eta informazioa

Orioko Udaleko Turismo bulegoa (943 83 09 04 / 943 83 48 01 / turismoa@oriora.com)

Epaimahaia

Orioko Udaleko Merkataritza eta Turismo batzordea

Sari banaketa

2005eko uztailaren 15ean egingo da, 19:00etan, Udaletxeko Udalbatzar aretoan.