“ORIO LORETAN” SARIKETA

Bostgarren urtez, aurten ere udalak saritu egingo ditu balkoirik politenak.

Helburua

Landare eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira.

Sariak

Herria bi eremutan banatuko da eta eremu bakoitzeko hiru sari banatuko dira:

Lehen eremua: Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota.

  1. – Landare bat eta 225 euro.
  2. – Landare bat eta 150 euro.
  3. – Landare bat eta 100 euro.

Bigarren eremua: Alde Zaharra, Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua.

  1. – Landare bat eta 225 euro.
  2. – Landare bat eta 150 euro.
  3. – Landare bat eta 100 euro.

Izen-ematea

Izen-emateko epea: ekainaren 21a arte.

Izen-emateko tokia

Turismo Bulegoan: Tel. 943 830904,

E-posta: turismoa@oriokoudala.com