Orioko Independentisten Foroak antolatuta, O3TEN.HSN. Orio iruten
izeneko jardunaldiak izango dira bost egunez Orioko kultur etxean. Hezkuntzaren gainean ikuspegi berriak azaltzea da jardunaldien helburua.
Jardunaldien programa bost egunetan banatuko da. Saio guztiak kultur etxean izango dira, 19:30ean hasita, azken eguneko bizikleta martxa izan ezik.
Antolatzaileek prestatutako oharrean, honela azaltzen dute jardunaldi hauen zertarakoa:
“Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak partekatzeko asmotan bakoitzaren errealitatean oinarriturik abiatu nahi ditugu jardunaldi hauek, betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Oriotik hasita, gaurtik hasita, iruten hasiko baikara herri honek eta herritarrok independentziaren bidean behar beharrezkoa dugun Hezkuntza Sistema Nazionala.”
“Horregatik, hezkuntza komunitatea osatzen dugun norbanako nahiz eragile ezberdinei zuzentzen gatzaizkizue, zuen ekarpena ere funtsezkoa baita!! Gonbidatuta zaudete!”
Jardunaldien programa
Azaroak 15
Benito Lertxundiren hitzaldi-solasaldia. Gaia: Ez dok hamairu; euskal kulturaren suspertzea. Kultur etxean, 19:30ean.
Azaroak 16
Nabarralde elkarteko Be