Orioko baserriei buruzko hitzaldia izango da ostegunean, abenduak 16

Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etan hasita eta bertan, Xabier Alberdik eta Oihana Artetxek azalduko dute zein izan den Orioko baserrien bilakaera historian zehar eta nolakoa den gaur egungo egoera.

Gure baserriei buruzko bitxikeria jakingarri asko kontatuko dituzte eta aukera ederra da gure ondareaz eta historiaz ikasteko.

Xabier Alberdi eta Oihana Artetxe Zehazten Zerbitzu Kulturaletako kide dira eta beren gain hartu zuten orain dela hilabete batzuk Orioko Udalak enkargatu zien lana: Orioko baserriei buruzko fitxategi bat osatzea, datu historikoak bilduz eta gaur egungo egoera ere jasoz.

Lan hori bukatua daukate dagoeneko eta Udalean aurkeztua ere bai. Orain herritarren artean zabaldu nahi du Udalak lanaren emaitza eta, horretarako, hitzaldi bat eta erakusketa bat antolatu ditu. Hitzaldia, esanda bezala, abenduaren 16an izango da eta egun berean zabalduko da erakusketa ere, kultur etxeko areto nagusian.

Erakusketa zabalik izango da, nornahik ikus dezan, Gabonak pasa arte.