ORIOKO DANBOLIN MUSIKA ESKOLAKO IKASLEeK ANDOAINGO 5. PIANO JAIALDIAN OSO EMAITZA ONAK IZAN DITUZTE

Otsailaren 6 eta 7an Andoaingo Bastero kulturgunean 5. piano jaialdia ospatu zen, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontsertorio ezberdinetako 867 piano ikasleek hartu zuten parte.

Danbolin Musika Eskolako ikasleen maila oso altua izan zen eta horren lekuko, lortu zituzten emaitzak dira: 20 parte hartzailetatik 16 urre, 3 zilar eta brontze 1.

Gainera, klausurako kontzertuan jo zuten: Donostia, Legazpia, Hernani, Bilbo, Andoain, Eibar, Elgoibar, Oiartzun, Astigarraga eta Orio. Oriotik lau eskutara A kategorian; Nora Pielago eta Ainhoa Bontigui, lau eskutara B kategorian; Ander Carrera eta Jon Loidi eta bakarlari B kategorian; Jone Zinkunegi.