Otsailak 20an Danbolineko dantza ikasleek emanaldia eskainiko dute

Otsailak 20 larunbatean, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskainiko dute.

Bertan 185 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joaz.

Ondorengoak dantzatuko dituzte: Txulalai, Zapatain, Bolant dantza, Agintariarena, Agurra, Erromako zubia, Alpargata, Belauntxingo, Fandangoa, Ormatxulo, Puntamotz, Barrikada, koreografiak eta abesti ezagunen gainean asmaturiko zenbait koreografia.