Orioko eta Getariako Musika eskolen arteko elkartruke kontzertua

Apirilak 21 asteazkenean, Orioko eta Getariako musika eskolen arteko elkartruke kontzertua izango da, Getariako Iturzaeta Herri Eskolako aretoan, 18:30etan.

Bertan parte hartuko dute, Getariako Elkano Musika Eskolako kitarra klasika eta elektrika taldeak, piano bikoteak, saxofoi eta klarinete taldeak, txistu eta atabal taldeak, Elkano abesbatzak, folk taldeak eta talde instrumentalak.

Baita ere, Orioko Danbolin Musika Eskolako esku-soinu taldeak, biolin taldeak, dantza taldeak eta bandak.

Guztiak Getariara gonbidatuta zaudete bi eskoletako ikasleen emanldiak entzutera.