Orioko Gure Esku Dago taldeak bilera irekia egingo du ostegunean

Orioko Gure Esku Dago taldeak bilera irekia deitu du datorren ostegunerako, azaroak 5.

Bilera Galtzarri elkartean izango da, 19:00etan hasita, eta irekia da parte hartu nahi duten oriotar guztientzat.

Orioko Gure Esku Dago taldeak lan-taldea sendotu nahi du eta, horrekin batera, ikasturte berrian antolatuko dituen ekitaldiak zehaztu.

Beraz, Gure Esku Dago taldeak dei egin nahi die erabakitzeko eskubidearen alde dauden oriotar guztiei, bileran parte hartzeko eta talde-lanean biltzeko.