Orioko hilerriko zerbitzua Hargoi SL enpresak emango du aurrerantzean

Orioko Udalak lehiaketa egin zuen hilerriko zerbitzua adjudikatzeko eta, horren ondorioz, Hargoi SL enpresa izango da aurrerantzean zerbitzu hori emateaz arduratuko dena.

Urriaren 1ean sartu da indarrean Udalak Hargoi SLrekin sinatu duen kontratua.

Zerbitzuaren funtzionamendua

Astean zehar, hilerriko zerbitzuen eskaera egiteko, Orioko Udalera jo behar da, astelehenetik ostiralera, bulego-orduetan: 8:30etik 14:30era.

Asteburu edo jaiegunetan, berriz, udaletxea itxita dagoenean, Hargoi enpresari deitu behar zaio zuzenean, zerbitzua eskatzeko, goiko telefonoetakoren batera deituta. Ondoren, hala ere, eta epe laburrean, beti formalizatu behar da tramitea, udaletxeko bulegoetan.

Telefono finkoak: 943 691 406 / 943 300 247

24 orduko telefonoa: 656 789 771

Beste telefono mugikorra: 609 684 509

Hau da, bestalde, Hargoi SL enpresaren helbidea: Industrialdea, A zona, 5. zenbakia – 20159 ASTEASU