Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu-eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara-maila indartzeko.
Hamahirugarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan, eta ikastetxeek ondo baloratzen dute zerbitzua. Aurten hiru talde osatu dira eta, guztira, 24 ikasle inguru ari dira ikasten, euskaltegian. Irakasle AEK-ko Irati Txapartegi dabil.
Astean hiru orduz hartzen dituzte klaseak, goizean. Herriko bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera, eta uztaila osoa emango dute horretan.