Orioko Udalak kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialerako, eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da, eta langabetua. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.
LANPOSTUA
Harrerarako pertsona bat kanpinerako (lanpostu bat).
Kontratuaren iraupena honako hau izango da: 2006ko apirilaren 1etik urriaren 1era.
LAN OINARRIAK
- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Orion erroldatua egotea 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Gutxieneko titulazioa: Oinarrizko Batxilerra, LH1 edo parekoa
den titulazio maila izatea. - Euskararen ezagutza: Gutxienez EGA titulua eskatzen da. EGA titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko.
- Ingelesezko ezagutza: Gutxienez FIRST CERTIFICATE maila eskatuko da eta 3 punturekin baloratuko da. Titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko. Hizkuntza Eskola Ofizialeko CAE 4 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.
- Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko puntu bat (1) jasoko du.
- Jarduera Turistikoetarako Tekniko titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.
- Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da (5 puntu gehienez).
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira; bertan emango den instantzia beteko da. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Martxoaren 6tik 17ra bitarte, biak barne.