Ostiral gauean, martxoak 10, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, Wes Anderson zuzendari estatubatuarraren pelikula bat eskainiko da ostiralean: Los Tenenbaums, una familia de genios

Wes Anderson zuzendari gazteak 2001. urtean errodatu zuen pelikula hau eta adituen ustez urteko komediarik onena izan zen. Aktoreen artean jende oso ezaguna dago: Gene Hackman, Anjelica Huston, Ben Stiller, Gwyneth Paltrow, Danny Glover, Bill Murray…

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0265666/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/52berlinale/theroyaltenenbaums.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.