Orioko musika eskolako bandaren kontzertua izango da ostiralean

Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek kontzertua emango dute maiatzaren 17an, ostiralarekin, 19:30ean hasita. Kontzertua Orioko Plazan emango dute eta Olaia Askasibar izango da zuzendaria.

Bandako partaideek honako musika-tresnak jotzen dituzte: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.

Ondorengo abestiak joko dituzte: Sarabande, The Second Waltz, James Bond Theme, Raider’s March, Benny Goodman – Medley, The Best of Queen, herri kantak eta Deba.