Orioko outlet azoka abuztuaren 27 eta 28an izango da

Herriko merkatariek urtero antolatzen duten outlet azoka abuztuaren bukaeran izango da, aurreko urtetan bezala. Azoka abuztuaren 27an hasiko da, larunbatarekin, eta 28an bukatuko da, igandearekin.

Herriko Plazan egingo da eta merkatariek beren postuak jarriko dituzte, denboraldian salgai izan duten jeneroa prezio onean eskainiz. Outlet azoka antolatzearen ekimena Arkupe merkatarien elkartearena da eta Udalak laguntza ematen du.

Bi egunetan goizean goiz jarriko da martxan azoka, 10:00etan, eta egun osoan izango da zabalik, iluntzeko 20:00ak arte.

Azoka zabalik den bitartean puzgarriak izango dira plazan haurrentzat eta, bestalde, Iker Gurrutxaga DJ oriotarra (DJ Gurru izen artistikoz) ariko da musika jartzen.