Zinea izango da hondartzan abuztuaren 27an: Jurassic World

Abuztuaren 27an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Jurassic World’ filma eskainiko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta abuztuaren bukaerako hau izango da azkena.

Sarrera doan da.

Abentura eta zientzia-fikzioa

Bere garaian famatua izan zen ‘Jurassic Park’ trilogiaren segida kontatzen du ‘Jurassic World’ honek. Jatorrizko trilogia 1993 eta 2001 artean estrainatu zen; baina ‘Jurassic World’ filma berriagoa da, iazkoa, 2015eko ekainean eman baitzuten zinemetan.