Gabonak urreratzen ari direla-eta egun seinalatu horietan otordu bereziak prestatzen ikasteko aukera eskaintzen die Toki Alai elkarteak oriotarrei, Orioko Udalaren eta Aiala sukaldaritza eskolaren laguntzaz.
Sukaldaritza ikastaroa bi egunetan izango da: bat abenduaren 10ean eta bestea abenduaren 17an, arratsaldeko 19:00tan.
AIALA eskolako bi ikaslek emango dute ikastaroa. Saio bakoitzean otordu berezi bati dagokion menu bana prestatuko da.
Hau da egun bakoitzeko menua:
ABENDUAREN 10A, OSTIRALA
- Onddo ravioliak, Idiazabal gaztaz egindako saltsarekin
- Azpizuna, mugurdi saltsarekin eta patata panaderekin
- Choux-ak, kremaz beteak
ABENDUAREN 17A, OSTIRALA
- Ahate-konfitaren entsalada, ziape maionesarekin
- Legatza papillot erara, berduratxoekin
- Fruta-brotxeta, bere saltsarekin eta bainilla-izozkiarekin
Saio bakoitzaren prezioa 10?koa izango da. Izena saio batean edo bietan eman daiteke.
Ikastaro hauetan izena emateko, ondorengo telefonora deitu behar da 943 89 07 89