Herriko San Nikolas parrokian dagoen Caritas elkartearen urteko jarduna bermatzeko asmoz, Anuska Esnal Orioko alkateak eta Unai Manterola parrokiako apaizak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, maiatzak 27, udaletxean. Caritasek herriko ohiturei eta behartsuei laguntzeko konpromisoari eusten die, eta Udalaren babesa izango du zeregin horretan.
Caritas elkartea Bariko San Nikolas parrokiaren atal pastoral bat da, eta urteak daramatza pobreziaren aurka lanean. Udalak, bere aldetik, behartsuenei laguntzeko programak lantzen ditu administrazioko beste hainbat erakunderekin elkarlanean, eta Caritasen jarduera finantzatzen laguntzeko, hitzarmena sinatzen du urtero elkartearekin.