Orioko Udalaren oharra: traste zaharrak biltzeko eguna aldatuko da datorren astean

Datorren asteko asteazkena, urriak 12, jaieguna da eta, hori dela eta, Udalak egun bat aurreratu du altzari eta traste zaharren bilketa.

Altzariak eta traste zaharrak, hortaz, astelehenen iluntzean atera behar dira, aldez aurretik Udalean abisua emanda.

Kontuan hartu, beraz, aldaketa:

Bilketa eguna: Urriak 11, ASTEARTEA

Altzariak eta trasteak ateratzeko eguna: Urriak 10, ASTELEHENA