Oskarbiren emanaldia urriaren 21ean

Oteizaren jaioteguna oroitu asmoz (1908/10/21), OSKARBI taldeak emanaldia eskainiko du Kultur Etxean.

Ekitaldia hiru zatitan banatuko da:

Lehen parte batean Oteizaren inguruan sortutako abestiak eskainiko dituzte. Jarraian, Oskarbiren betiko eta gaurko abesti batzuk izango dira, eta amaitzeko, Gandiagaren poema batzuk musikatuko dituzte. Tartean dvd bat ere emango da.

EGUNA: urriak 21, osteguna.

TOKIA: kultur etxea.

ORDUA: 19:00.

IRAUPENA: 90 minutu.

OHARRA: sarrera doan da baina, antolaketa hobea eskaintzeko, gonbita aldez aurretik hartu beharko da. Jada, eskuratu daitezke kultur etxean bertan. Kultur etxeko ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00. Telefonoa: 943/13 44 09).