Ostalariekin bilera

Orioko Udala bide publikoa terraza eta mahaiekin okupatu eta erabiltzeko ordenantza berri bat prestatzen ari da. Gaiari buruz hitz egin eta ostalarien ekarpenak jasotzeko bilera irekia egingo da datorren astelehenean, hilak 4, arratsaldeko 15:30ean Udaletxeko teilatu azpiko bilera gelan. Bilera honetara ostalari guztiak gonbidatuta daude.