Ostegunean jarriko da martxan ‘Ostegunero’ programa

Abuztuko ostegun guztietan haurrentzako ekitaldiak izango dira herriko plazan, 19:30ean hasita.

Lehendabizikoa abuztuaren 2an izango da: 1, 2, 3… Inaxito! bertso antzerkia.

Ibai Esoain eta Xabier Sukia oriotarrek eta Gorka Tolosak osatzen dute “1, 2, 3… Inaxito!” bertso antzerkia egiten duen taldea.

Bertsoa eta antzerkia uztartuz, haurrentzako ikuskizun bikaina prestatu dute, umore handikoa eta arina, erraz eta gustura ikusteko modukoa.

Ikuskizuna herriko plazan izango da eta 19:30ean hasiko da.

Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian egingo da saioa.