Ostegunero programaren barruan, joko malabareen tailerra izango da ostegun honetan, abuztuak 25, Orioko plazan. Ikuskizuna doan da eta arratsaldeko zortzietan hasiko da.
Ostegunero programako emanaldiak ostegun arratsaldez egiten dira herriko plazan, beti 20:00etan hasita. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor giroa hondartza ingurura mugatu ez dadin.
Ostegun honetakoa aurtengo programaren azken ekitaldia izango da.