Ostegunean pailazoak plazan

Haurrei zuzendutako “ostegunero” programaren barruan Potxin eta Patxin pailazoak izango ditugu plazan.

“Zirko aezagutuz” lanarekin, Potxin eta Patxin artistek zirkoko bizimodua erakusgai ipiniko digute. Izan duten experientziaren berri emango digute, zirkoa zer den adieraziz, eta batez ere, zirkoan zenbat artista dauden azalduko digute: akrobatak oreka mantenduz akrobaziak egiten dituztenak; bai lurrean jira biraka eta jauzika, eta baita airean ere tela batekin, trapezio batekin, trapezistak; airean alde batetik bestera, kable baten gainean oinez, txirrinduz, monozikloz edo suertatzen den zerbaitekin ibiltzen direnak, funambulistak; eta baita pailazoak, mimoak, eta musikariak ere oro har.

Hauek guztiak azaldu, eta bide batez, Potxin eta Patxinek artista izaten erakutsiko digute jolas artean murgilduz.

EGUNA: abuztuak 19, osteguna.

TOKIA: herriko plazan.

ORDUA: 19:30.