Martxoaren 26an izango dira garbitzaile-lanpostuaren deialdiko bigarren eta hirugarren probak

Garbitzaile-lanpostuaren deialdiaren barruan, Udalak publiko egin du iragarki bat, lehen probaren behin-betiko emaitzak argitaratuz eta hurrengo probak noiz izango diren zehaztuz. Hemen ikusi daiteke iragarki hori:

Garbitzaile lanpostua. Lehen azterketaren behin betiko emaitzak eta bigarren eta hirugarren probetarako deialdia (PDF)

Hurrengo bi probak martxoaren 26an

Deialdiaren barruko bigarren proba (teoriko-praktikoa) martxoaren 26an izango da, 09:00etan, Zaragueta eskolan.

Bigarren proba ere (praktikoa) egun eta toki berean egingo da, 10:20an hasita. Proba hori egin behar dutenek kontuan hartu behar dute fregadora mekaniko batekin aritu beharko dutela eta egoki prestatuta etorri behar dutela.