Osteguneko azoka tokiz aldatuko da, plazako obra dela-eta

Herriko Plaza obragatik itxita dagoenez, ostegun goizeko azoka tokiz aldatuko du Udalak. Datozen asteotan kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxebizitzen artean kokatuko da azoka, argazkian eta planoan horiz markatuta ikusi daitekeen tokian.

Aurreko egunotan Udalak bilerak egin ditu azokako postuak jartzen dituztenekin eta, hainbat aukera aztertu ondoren, inguru horretan egitea adostu dute.

azokarenplanoaBI19