Pello Añorga ipuin-kontalaria izango da asteartean kultur etxean

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren asteartean, urriak 22, 18:00etan hasita.

Saioa kultur etxeko areto nagusian izango da eta 5-8 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago (gurasorik gabe).

Pello Añorga

Ipuinak kontatzen Pello Añorga kontalari ezaguna arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Pello, lehenago ere etorri izan delako Oriora, Udalak nahiz eskolek deituta.