Ostiral gauean, azaroak 3, bideo foruma izango da

OZK taldeak Zhang Yimou zuzendari txinarraren filma bat proiektatuko du: Keep Cool

Filma 1997an zuzendu zuen Zhang Yimou zuzendariak eta eten bat markatu zuen bere filmografian. Estetika preziosistako pelikula historiko geldo eta ederren ildotik atera eta gaur egungo Pekinen kokatutako komedia hau errodatu zuen. Ordura arte egindako filmekin zerikusi gutxi duen arren, merezi du ikustea Zhang Yimouren (beste) harribitxi hau.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.usc.edu/libraries/archives/asianfilm/china/cool.html

http://www.imdb.com/title/tt0120543/

Eta gaztelaniaz:

http://www.tecnun.es/cineclub/pelis_keepcool.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.