Ostiral gauean, ekainak 15, bideo foruma izango da

OZK taldeak zinema musikalaren klasiko bat proiektatuko du: The Wall (Pink Floyd).

Alan Parkerrek zuzendu zuen filma hau, baina ideia eta gidoia Roger Waters Pink Floyd musika talde ezaguneko kidearena izan zen. Pink Floyd taldeak The Wall izeneko disko bikoitza grabatu zuen 1979an eta arrakasta handia izan zuen. Diskoaren musikarekin eta bertan kontatzen zen istorioarekin filma egin daitekeela pentsatu zuen Roger Waters musikariak eta, horretarako, Alan Parker zine zuzendariarekin harremanetan jarri zen. Elkarlan horretatik sortu zen OZK-k ostiral honetan emango duen filma, dagoeneko klasiko bilakatu dena.

Soinu banda entzungarriaz gain, filmak badu beste bereizgarri bat ere: benetako irudiak eta marrazkiak nahasten ditu. Askoren ustez, marrazkidun zatiak dira filmaren parterik ederrena.

Pelikulari buruzko informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0084503/

Eta gaztelaniaz:

http://cine.linkara.com/pelicula/pink-floyd-muro-alan-parker-gd0.html

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.